Español  Español
 
  Real Sociedad
 

MODERNIZAZIOA

Errealak espiritua, ondarea eta erakundeak behar ditu sendotu eta finkatuko bada.

Gauzak honeal, “1AN” egitasmoak honakoak hartuko ditu gogoan:

1- MENDEURRENA
Garai bateko Errealaren espiritua eta harrotasuna berreskuratu behar ditugu. Mendeurrenak “Erreal” berri baten hasiera izan behar du, 80ko hamarkadaren hasierako Errealean oinarritua eta XXI. mendean etorkizun oparoa izango duena.

2- REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL S.A.DREN. FUNDAZIOA SORTUKO DUGU
Kluba handi egin zuten pertsona eta erakundeen lana ezagutu eta aitortzeko, eta klubaren historiaren iraupena ziurtatzeko.

3- ANOETAKO ESTADIOA
Estadioa erosteko proposamena egin dugu, eta honekin batera futbol-zelai bihurtu nahi dugu eta jarleku kopurua handitu. Erabilgarritasunean oinarritutako lanak izango dira eta ez handitasunean.