Español  Español
 
  Real Sociedad
 

Bazkiderik gabeko klubak ez du zentzurik ez etorkizunik. Zaleek gozatzea, parte artesa eta kluba bizitzea nahi dugu.

Beraz, “1AN” egitasmoak honakoak hartuko ditu gogoan::

MODERNIZAZIOA

1- DENBORALDIKO ABONAMENDUA.
Abonamendua urtekao izan beharrean denboraldikoa izango da. Bazkideak zertara harpidetzen den jakin behar du, maila galtzearen ezustekorik izan gabe.

2- KANPOKO ZALEEN FIDELIZAZIOA: TXARTELA
“Errealeko Zalea” txartela sortuko dugu. Euskal Herrian bizi ez direnentzat izango da, eta Donostiara datozenean edo Errealak Anoetatik urrun jokatzen duenean sarrerak salneurri berezietan erosteko balioko du.

DINAMIZAZIOA

3- “TXURI-URDIN” HARMAILAK.
Guztiok txuri urdinez. Neguan, etxeko partidetan euritako, tapaki eta abarrez osatutako pack-a merkaturatuko dugu modu onean. Udan antzeko ekipajea : kamiseta …

4- UMEEN ARGAZKIAK TALDEAREKIN.
Doan. Gehienez 50 ume partidako. Ekipajea derrigorrezkoa izango da. Partidara doan joango dira Errealeko begiraleek zainduta.

5- OMENALDI SARRERAK.
Zelaia betetzeko helburuarekin, irizpide ezberdinen arabera, sarrerak erdi prezioan salduko ditugu. Denboraldia amaitu bitarte sarrera bakarra erosi ahal izango dute eta partida bakarrerako.

INFORMAZIOA ETA HARREMANA

1- PALKOKO SARRERAK
Partida oro, 2 sarrera zozketatuko ditugu bazkideen artean Errealaren palkoa eta zuzendaritzako kideak ezagutu ditzaten.

2- BILERA HILEAN BITAN
Errealeko zuuzendaritzak bilerak antolatuko ditu bi hilebetean behin talde eragileekin (Denon, Gipuzkoako Federazioa…) taldearen ibilbidea aztertu eta klubaren egitasmoak ezagutzeko.

3- WEB ORRIA.
Kudeaketa gardena egingo dugu, eta akziodunek unean uneko jarraipena egin ahal izango dute. Akziodunek soilik izango dute horretarako aukera. Astero emango dugu ikuske kopuruaren, zenbakien eta gertakari esanguratsuen berri. Klubaren kontuak hiru hilabetean behin jakinaraziko ditugu.

ESTATUTUEN BETETZEA

KLUBAREN ESTATUTUAK ZEHATZ-MEHATZ BETETZEA EZIN BESTEKO ARAUA IZANGO DA.

ERREALEAN AKZIOAK DITUZTEN AKZIODUN GUZTIEN (BAKARKAKO ZEIN TALDE) AGERIKO ERREGISTROA EGINGO DUGU.

EREDUA ATOMIZAZIOA DA. GUK SINESTEN DUGU HORRETAN ETA BETETZEA NAHI DUGU.